Irurtzungo egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Guaixe 2022ko urr. 28a, 12:09

Irurtzungo Udalak herriko hirugarren argazki lehiaketa antolatu du. Irudiekin 2023ko egutegia sortuko dute. Azaroaren 4ra arte aurkez daitezke lanak. 

III. Argazki Lehiaketa antolatu du Irurtzungo Udalak. Aurkeratutako argazkiak Irurtzungo urteko egutegia egiteko erabiliko dituzte. 16 urte gorako pertsona orok parte har dezake. Azaroaren 4ra arte, 14:00ak arte, lanak aurkezteko aukera izanen da, argazkiakirurtzun@gmail.com helbidera gaian Irurtzungo argazkiak gaia adierazita edo kultur etxean USB batean entregatuta (ondoren USBa jabeari itzuliko zaio). Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake eta egile berak ezingo ditu bi sari baino gehiago jaso. 

Argazkiak Irurtzungo paisaiak, ondorea, jaiak edo kultur ekitaldiak izan daitezke, 2021 eta 2022 urteetan egindakoak. Irudiak horizontalak izanen dira eta 3600X2450 pixeleko gutxieneko tamaina izanen dute. JPG/JPEG formatuan aurkeztuko dira. Erantsitako dokumentu batean argazkiaren izenburua, egilearen izen abizenak, NANa, jaiotze data, helbide elektronikoa eta harremenaterako telefonoa agertu beharko dira. Baita argazkiarne datuak ere, non egina dagoen eta data, besteak beste. 

Guztira hamari sari banatuko dira, bakoitza 50 eurokoa. 

Informazio gehiago Irurtzungo Udaleko webgunena.