'El dolor se aprende y se puede desaprender' dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko azaroaren 1a

Azaroaren 25ean, ostirala, Kaleko films ekoiztetxearen minaren neurobiologiaren inguruko filma aurkeztuko dute Irurtzungo kultur etxean. 

Dibulgazio zientifikoko film dokumentala da El dolor se aprende y se puede desaprender lana. Bertan osasun langileendako minaren eta neurobiologiaren inguruko esperientzia pedagogikoen emaitzak agertzen dira. Azaroaren 25ean, ostirala, 18:30ean, film dokumentalaren aurkezpena eginen dute, Irurtzungo kultur etxean. 

'El dolor se aprende y se puede desaprender' film dokumentala

Sinopsia: Min kronikoaren inzidentziaren gorakada XXI. mendeko erronka soziosanitario bat da. 2018ko Espainiako Osasun Inkestaren arabera, emakumezkoen %23,4k eta gizonezkoen %15,9k min kronikoa jasaten dute. Jakintza sustatu behar dela sinestuz, dokumentala hau egiteko ideia sortu zitzaien. Mina eta bestelako sintoma jasatzen duten perstonendako dibulgazioa oso ona dela sinisten dute. 

Fitxa artistikoa

  • Sustatzaileak: Osasun arloko profesionalak: Neurologoak, Familia Medikuak, Fisioterapeutak, Erizainak eta abar. Gehienak Fibromalgia, migraña eta min kronikoaren Osatzen Lan Taldearen barruan daude. 
  • Ekoizleak: Kaleko Films. 

Emanaldia: Azaroak 25, ostirala, 18:30ean, Irurtzungo kultur etxean. 

Sarrera: Doan, edukiera bete arte.