Botxa

Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa Iratxon

Guaixe 2022ko aza. 10a, 10:30

Lau taldek hartu zuten parte

Aurreko asteburuan Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa jokatu zen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Gustura aritu ziren parte hartzaileak. Txantreako Katxitxak taldekoak gailendu ziren, Txantreako Txustak taldearen eta Berriozarko Luisen eta Cesarren aurretik. Iratxoko Mikel eta Alizia laugarren sailkatu ziren.