Euskaraldia prestatzeko dantza eta argazkia

Guaixe 2022ko azaroaren 9a

Azaroaren 12an, larunbata, hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmorako motorrak berotuko dituzte Irutzunen. 

Euskaraldiarako izena ematea eta txapa banatzea eginen dute azaroaren 12, larunbatean, 19:00etatik aurrera, Irurtzungo plazan. Gainera, euskaraldiaren dantza eginen dute, baita talde argazkia ere. Bestetik, azaroaren 17an, osteguna, Euskaraldiaren hasieraren bezperan, irurtzundarrek txapa jasotzeko aukera izanen dute Pikuxarren, 18:00etatik 19:00etara.