San Martinak heldu dira

Guaixe 2022ko aza. 9a, 09:40

Azaroaren 11tik 13ra, ostiraletik igandera, udazkeneko festak ospatuko dituzte Irurtzunen. 

Azaroaren 11n San Martin eguna izanen da, eta Irurtzunen asteburuan zehar ospatuko dituzte zainduaren omenezko festak. Azaroaren 11n, ostiralean, hasiko dira eta haurrendako ekimenak eta jubilatuendako bazkaria izanen da. Erraldoiak eta buruhandien konpartsa aterako da ere. Larunbatean Ortzadar dantza taldeko emanaldia izanen da eta herritarrak jauziak dantzatzera animatu dituzte. Bestetik, Gozogintza txapelketa izanen da. Festek Euskaraldiaren prestaketarekin bat eginen dute eta egitasmoaren aldeko ekimenak antolatu dituzte ere.

Azaroaren 13an, igandean, goizez artisau azoka izanen dira. Artisauen zerrenda: Jose Antonio Recalde zurgilea, Mieltxo Saralegi talogilea, Forjas Brun forjaketa, Arbeltz gaztak, Ines Flores Zurlan gozotutako haziak, Sojonatura ukenduak, Xorta garagardoak, Mañeko gozogintza, Oliparok Maixus Jauregi kakorratza, Irantzu Legarra Josthari ehungintza, Amasuluk bitxigintza, Nekane Elustondo bisuteria eta kakorratza, Iker Pelegrin ehungintza, Aziz eta Maialen Puochinah ehungintza, Yazmin Azpiroz jostailuak, Leire Dorronsoro Urkia makramea, Pello Olea egurrezko jostailuak eta zurgilea, Javier Ruiz de Egino ehungintza, Eva Fernandez egurezko joastailuak eta Asier Peral Pozo anbientadoreak.

Irurtzungo San Martin festen egitaraua

Azaroak 11 ostirala

  • Dianak.
  • 11:30-14:00 Haurrendako parkea, plazan (euriarekin pilotalekuan).
  • 14:00 Bazkaria, San Martin jubilatuen elkartean.
    Ondoren, dantzaldia.
  • 16:30 Mus txapelketa, Iratxo elkartean.
    Izena ematea, 16:00ak baino lehen.
  • 17:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsa.
  • 19:00 Haurrendako txokolate jana.
  • 19:15 Diskofesta Xaibor taldearen eskutik, plazan.
  • 21:30 Zezensuzkoa, plazan.
  • 00:00-03:00 DJ emanaldia.

Azaroak 12 larunbata

  • Dianak.
  • 12:30 Ortzadar taldearen Udazkeneko Plaza Dantza. Jauziak dantzatzera animatzen dute jendea, Gernika plazan (euriarekin Barazki Gunean).
  • 18:30 Gozogintza lehiaketa eta dasataketa, Erga Larreak elkartean.
  • 19:00 Euskaraldia: Hitzez ekiteko garaia. Izena ematea, txapak banatzea, Euskaraldiaren dantza eta talde argazkia.
  • 19:30-21:30 / 00:00-03:00 Diskofesta On-fiestarekin.

Azaroak 13 igandea

  • Dianak.
  • 10:30-14:30 Artisau azoka, plazan (euriarekin pilotalekuan).
  • 17:30 Gezur GehiEgi Txoroboro magia magoaren ikuskizuna, kultur etxean.