Areto futbola

Animoa ematen duen garaipena

Guaixe 2022ko aza. 10a, 10:50

Senior Lehen mailako Xotako neskak. XOTA

Xotako neskek jardunaldi borobila izan zuten

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan asteburuan laugarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Olite taldea hartu zuen larunbatean Atakondoan eta partida gosez hasi zuten irurtzundarrak, hamargarren minuturako bi gol sartu baitzituzten Iranzu Zarranzek eta Youssra Chafiak. Nabarmentzekoa da Xotak partida kontrolatu zuela, eta, azkenean, 5 eta 2 gailendu ziren irurtzundarrak, Zarranzek sartutako beste bi golei eta Maite Medinaren bosgarrenari esker. 

Sailkapenean Lacturale Orvina A-k lider jarraitzen du (9 puntu), Txantrea bigarrenarekin puntutara berdinduta eta Xota seigarren postuan dago (6 puntu). Asteburuan Xotak atseden jardunaldia du.