Azaroaren 5ean Nafarroako Kluben Arteko Bost eta Erdiko Paleta Goma Txapelketako finalak jokatu ziren Labriten, banakakoak. Bigarren mailako Buruz Buruko Paleta Goma finalean Asier Galarza Iriarte palista irurtzundarrak (San Juan) bere klubeko taldekide Urtasun (San Juan) izan zuen aurkari. Partida borrokatuan, azkenean Asier Galarza gailendu zen, 25 eta 16, eta irurtzundarra Bigarren mailako Paleta Gomako txapelduna da.