Kontribuzioa ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko aza. 16a, 11:17

Irurtzungo herriaren etxea. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren epeari dagokion kuota pagatu behar da.

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, aurtengo bigarren epeari dagozkion Lurraldearen gaineko kontribuzioaren kuotak kobratzen hasi da. Udaletik gaztigatu dutenez, komeni da egiaztatzea zergagaien zerrenda eta banku kontuaren zenbakia. Okerren bat atzemanez gero, udalean hilaren 15a baino lehen jakinaraztea eskatu du.  

Bestalde, udalak jakinarazi du ordainketak helbideratuta dituztenei kontu korrontean kargatuko diela zergaren zenbatekoa. Zerga helbideratu gabe dutenek Irurtzungo edozein aurrezki kutxa edo bankutan ordaindu beharko dute udalak bertan duen kontuan. Ordainketa borondatez egiteko epea azaroaren 30an bukatuko da. Borondatez ordaintzeko epea amaituta diru bilketa premiamendu bidez egingo da. Eta hari Tributu Foru Lege Orokorraren 117 artikuluak ezarritako errekarguak ezarriko dizkio udalak.