Patrice Dumoraren zuzenekoa Irurtzunen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 11:44

Azaroaren 19an, larunbata, kantautoreak 'Bobi' diskoa aurkeztuko du Pikuxarren. 

Pikuxar euskal txokoaren azaroko egitarauaren barruan Patrice Dumora Watson-ek Bobi diskoaren aurkezpen kontzertua emanen du azaroaren 19an, larunbata, 19:00etan. Dumora Landetan jaio zen eta bertan bizi da. 1975ean Francoren heriotza ospatzeko Paco Ibáñez, Isabel Parra eta Patricio Castillo kantautoreekin kontzertua eman zuen. Irlandako eta Estatu Batuestako folka egiten duten taldeetan aritu zen eta 1980ko hamarkadan Iparraldera joan zen; bertan giro rockeroagoa zegoen. Heclypse, African Spirit, Les Stores eta Gazteok taldetan aritu zen, eta talde honetan zegoela AEKn euskara ikasten hasi zen. Ondoren, Akelarre taldea sartu zen 2000. urtera arte. 2001 Dumorak Zorriak taldea sortu zuen eta Violent Femmes taldearen abestiak bertsionatu zituen. 2007an Zorriak amiatu zen eta Nat eta Watson taldean jotzen hasi zen.