Sarea ehuntzeko bilduko dira Irurtzunen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 08:57

Azaroaren 21ean, astelehena, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sarea ekimenerako oihal zatien bilketa eginen dute Pikuxarren. 

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako indakeriaren kontrako egunaren harira, azaroaren 27an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak emakumeen arteko sareak ehunduz ekimen berezia antolat du Etxarri Aranatzen. Bertan ibarreko emakume eta joste taldeek ehundutako patchwork-a osatuko dute eta hura prestatzeko Irurtzungo emakumeak azaroaren 21ean, igandean, 18:00etatik 19:00etara, oihar zatien bilketa eginen dute.