Elkarri laguntza-ren argazki erakusketa Irurtzunen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 12:20

Abenduaren 1era arte Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Itxipuru taldeak antolatutako gizarte berdintasuna eta inklusioa defendatzea helburu duen elkartearen erakusketa ikus daiteke Pikuxarren. 

Urriaren 28an aurkeztu zuten Elkarri Laguntza Irurtzunen. Elkarteak gizarte berdintasuna eta inklusioa defentsan lan egiten du eta krisi, langabezi eta etxebizitza beharrak dituen jendearen boluntariotza sustatzen du, besteak beste. Aurkezpenaren barruan Logela bat ez da bizileku bat argazki erakusketa mustu zuten Pikuxarren. Abenduaren 1era arte ikusgai egonen da.