Muslariak Iratxo elkartean elkartu ziren

Guaixe 2022ko aza. 17a, 09:29

Txapelketan sari lortu zuten bikoteak. IRATXO ELKARTEA

San Martin festetan, ohi bezala, mus txapelketa azkarra jokatu zen.

Irurtzungo udazkeneko festetako egitarauan ohiko ekitaldietako bat Iratxo elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra da. Irurtzungo txapelketa klasiko hori ostiralean jokatu zen eta 26 bikote neurtu ziren. Partida joan, partida etorri finalera Angel eta Ritxard Cidrianek eta Asensio Galarzak eta Jose Julian Matxainek osatutako bikoteak iritsi ziren. Karta jokoa eginda, lehen bikotearendako izan zen txapela. Kontsolazio finalean, berriz, Michel Recalde eta Belen Gomez eta Aritz Maestre eta Ion Kordon bikoteak neurtu ziren. Aurreneko bikotearendako izan zen hirugarren postua. Iratxo elkarteak parte hartzaile guztiak zoriondu eta heldu den urteko txapelketan parte hartzera gonbidatu ditu.