Atezaina kontratatzeko oposizio lehiaketa

Guaixe 2022ko azaroaren 21a

Irurtzungo herriko etxea. ARTXIBOA

Udalak deialdia baliatuko du ordezkapenak betetzeko poltsa bat sortzeko.

Oposizio lehiaketaren bidez Irurtzungo Udalak hutsik dagoen atezain lanpostua bete nahi du. Lanpostua D mailakoa da eta hura eskuratzen duen langileak funtzionario izaera izanen du. Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzen artean daude, besteak beste, B mailako gidabaimena izatea eta euskaraz B2 hizkuntza eskakizuna ziurtatzea. Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa abenduaren 10a baino lehen aurkeztu behar da Irurtzungo udaletxean.