Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria Irurtzunen

Guaixe 2022ko aza. 22a, 14:02

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen eguna, 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizunaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kiroldean, Aizpea Euskara Taldeak antolatuta. 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga dela eta, pailazoak Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin ospatzen ari dira eta abenduaren 3an, larunbata, Euskararen egunean, Aizpea Euskara Taldearen eskutik, Irurtzungo kiroldeagian izanen dira. Emanaldia 17:00etan izanen da, eta sarrerak Pikuxarren, Estankoan eta Martxuetan salgai daude. 

'Urteak bete, abenturak bizi!' Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna

SinopsiaPirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga dela eta, pailazook ospakizunetan gabiltza. Urte hauetan guztietan, makina bat abentura bizi izan ditugu eta gure lagunekin ospatu nahi ditugu. Herriz herri joanen gara Panpoxa furgonetan haien guztien bila, irribarrea agerian.

Fitxa artistikoa: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.

Emanaldia: Abenduak 3, larunbata, 17:00etan, Irurtzungo kiroldegian.