Areto futbola

Xotaren erremontada Murchanten

Guaixe 2022ko aza. 24a, 11:21

Xotako neskak, Murchanteren kontrako garaipena ospatzen. XOTA

Irurtzungo Lehen Senior Mailako neskek partida bikaina jokatu zuten

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan dabilen Xotak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Murchanten, kontrako emaitzari buelta eman eta 2 eta 3 irabazita. Bi taldeen arteko partida oso lehiatua izan zen, bigarren zatian bereziki, lehen 20 minutuak nahiko bareak izan baitziren, nabarmentzeko jokaldirik gabe. Baina atsedenaldia baino lehen lauko jokoaren alde egin Xotak eta hobe aritu zen talde irurtzundarra. Bigarren zatian Murchante aurreratu zen, baina berehala bana berdindu zuen talde berdeak, Yoli Martili esker. Atzera ere Murchante aurreratu zen, baina Xotako neskak ez ziren kikildu eta Maitek bina berdindu zuen. Xotak bosteko jokoarekin egin zuen aurrera eta Maitanek bigarren zurtoinetik sartutako golari esker 2 eta 3 gailendu zen Xota. 

Larunbatean Xotak Cantera hartuko Atakondoan, 10:00etan hasiko den partidan. Bi taldeak arerio zuzenak dira, goiko postuetan.