Areto futbola

Xotako neskei garaipenak ihes egin zien

Guaixe 2022ko aza. 30a, 10:20

Irurtzundarrek ezin izan zuten Cascanteko Cantera taldearekin

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Cantera taldea hartu zuen Irurtzungo Atakondoa kiroldegian. Arerio zuzenen arteko partida zenez, norgehiagoka oso lehiatu eta paretsuan, hiru puntuak Cascantera joan ziren, Xotak 2 eta 3 galdu eta gero. Irune Goikoak sartu zituen Xotako bi golak, baina ez ziren nahikoak izan. 

Emakumezkoen Areto Futboleko Lehen Senior Mailan lider aldaketa egon da. Txantrea da lider berria (14 puntu), Lacturale Orvinari bi puntu aterata (12 puntu). Xota laugarren da, hirugarren den Canterarekin puntutara berdinduta (9 puntu). Asteburu honetan ez dago jardunaldirik. Abenduko bigarren asteburuan sailkapenean bederatzigarren den Azkoien izango du aurkari Xotak, Azkoienen.