Han ez banengo bezala Slavenka Drakulic' idazleari buruzko solasaldia antolatu du Irurtzungo Aizpea euskara taldeak Euskal Ekimenak egitarauaren barruan. Solasaldian Amaia Apaolaza liburuaren itzultzaileak parte hartuko du. Bosniako gerraren atalik latzenetariko baten kontakizuna egiten du Han ez banengo bezala liburuak. Literatur topaketa abenduaren 19an, astelehena, 19:00etan, izanen da, Pikuxarren.
Hasiera batean abenduaren 14an egitekoa zen.