Euskaraldiari brotxea jarriz

Guaixe 2022ko aza. 29a, 12:40
Idoia Granizo eta Ekain Alegre bertso poteo batean. ARTXIBOA

Abenduaren 1ean, osteguna, bertso poteoa izanen da Irurtzunen, Pikuxarretik abiatuta. 

Euskaraldiaren azken aurreko egunean, abenduaren 1ean, osteguna, bertso poteoa eginen dute Irurtzunen; 18:30ean abiatuko dira Pikuxarretik Ekain Alegre, Ainara Ieregi, Mikel Lasarte, Idoia Granizo, Mintxo Astiz eta Peio Ardaiz bertsolariak bertsotan eta poteatzera. Pikuxar euskal txokoak antolatu du ekimena, Plazaola, La Moncloa, Viejo eta Roman tabernen eta Iratxo eta Erga-larrea elkarteen laguntzarekin.