Erosketa bonuak prezio erdian eskuratzeko aukera

Guaixe 2022ko abe. 15a, 09:32

Irurtzundarrak azokan. ARTXIBOA

Herriko merkataritzan erosketak egitera bulkatzeko, Irurtzungo Udalak egindako 10 euroko bonuak 5 eurotan eskuratu daitezke.

Irurtzungo Udalaren Herriko dendekin bat! kanpaina azaroaren 26tik ilbeltzaren 5era arte herriko 28 establezimenduetan erosketak egiteko deskontu txartelak egin ditu. 10 euroko balioa duten bonuak 5 eurotan eskuratu daitezke udaletxean, astegunetan, 09:00etatik 14:00etara. Irurtzundar bakoitzak gehienez bost bonu eskuratu ditzake. Kanpainarekin bat egin duten 28 establezimenduetan balia daitezke. 1.500 bonu egin ditu udalak eta aipatutako daten artean eskuratu daitezke. Erabili, berriz, kanpainarekin bat egin duten herriko 28 establezimenduetako batean erabil daitezke. 

Bonuak eskuratzen dituzten irurtzundarrek baldintza zehatzak kontuan izan beharko dituzte. Lehenik, erabilera bakarreko bonuak direla. Bestetik, erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, aldea ez da eskudirutan bueltatuko. Udalak jakinarazi duenez, bonuak ezin dira eskudirutan trukatu, eta ez da inola ere balio horren zenbatekoa itzuliko ere. Erositako produktua bueltatzen bada, establezimenduak erosketaren balio osoarekin balea eginen dio erosleari. Horretaz aparte, erosketa bat egitean nahi adina bonu pila daitezke. Eta, azkenik, udalak jakinarazi du bonurik edo ordaindutako dirurik ez duela bueltatuko haiek galdu edo bestelako egoerak sortuz gero.

Ekimen horrekin Irurtzungo Udalak herriko merkataritza sustatu, sektoreak herriarendako duen garrantzia azpimarratu eta dendek herriari ematen dioten bizitza eta dinamismoa azpimarratu nahi du. 

Parte hartzen dute establezimenduak
Oreka firioterapia, Bea estetika, Orkarai ile apaindegia, Zuriñe ile apaindegia, Dos Hermanas ile apaindegia, Elarbe ile apaindegia, Zure Ekodenda, Anel supermerkatua, Fruitis, Tahona, Urrutia harategia, Zabaleta harategia, Iriarte harategia, Galarza harategia, Amaia arrandegia, Loli arrandegia, Martxueta liburu denda eta Estankoa.