Faktura elektrikoa eta egungo ekonomiari buruz hizketan

Guaixe 2022ko abe. 12a, 07:59
Argiaren prezioaren irudikapena. LABLASCOVEGMENU

Iratxo elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu: Merkatu elektrikoari eta fakturen ingurukoa eta ekonomiari buruzkoa. Abenduaren 13an, asteartea, eta 15ean, osteguna, izanen dira, hurrenez hurren. 

Faktura elektrikoa eta gaur egungo ekonomia "modu erraz" batean ulertzeko bi hitzaldi antolatu ditu Iratxo elkarteak. Lehenengo abenduaren 13an, asteartea, 19:30ean, izanen da eta Goiener taldeak emanen du: Merkatu elektrikoari buruzko hitzaldia eta faktura tailerra. Solasaldia gaztelaniaz izanen da. Bigarren hitzaldia Julen Iragik emanen du eta Ekonomiaz hizketan ariko da, euskaraz. Abenduaren 15ean, 19:30ean, izanen da.