Udal azpiegituren garbiketan aritzeko zazpi lanpostu betetzeko deialdia

Guaixe 2022ko abe. 13a, 11:46
Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Sei lanpostuk lanaldi partziala (%62,5) dute eta bestea lanaldi osokoa da. Merezimendu lehiaketan parte hartu nahi dutenek hilaren 20ra arte dute aukera udalean eskabideak aurkezteko.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei segituz, Irurtzungo Udalak merezimendu-lehiaketaren bidez hutsik dauden zazpi lanpostu beteko ditu. Proba horien bidez aukeratzen diren langileen zeregina izanen da instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa egitea. 

Udalak jakinarazi duenez, bete nahi dituen sei lanpostu lanaldi partzialekoak dira, %62,5ekoa zehazki. Lanpostua lortzen duten langileak E mailakoak izanen dira, %15eko mailako soldata osagarria izanen dute eta udalaren lan kontratudun finkoak izanen dira. Lanpostu horiek euskarazko A2 hizkuntza eskakizuna dute. Beste lanpostua lanaldi osokoa da, baina baldintza berak ditu. Lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hilaren 20an despedituko da. Horretarako beharrezkoa den dokumentua www.irurtzun.eus webgunean eskura daiteke.