Udala gaztetxokoko bi begiraleren bila

Guaixe 2022ko abe. 20a, 11:28
Gaztetxoak gaztetxoko ondoan eserita. ARTXIBOA

Merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du. Eskabideak udaletxean hilaren 27ra arte aurkez daitezke.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari segituz, Irurtzungo Udalak Gaztetxokoko monitoreen bi lanpostu huts bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du. Hautatuak diren bi langileak C mailakoak eta lan kontratudun finkoak izanen dira. Haien lanaldia aldakorra izanen da. Euskarazko B2 maila izan beharko dute gutxienez. Deialdian parte hartzeko interesa dutenek eskabidea Irurtzungo udaletxean abenduaren 27ra arte aurkez dezakete.