Binakakoa Irurtzunen

Guaixe 2022ko abe. 16a, 12:47

Asteartean egin zuten material aukeraketa Bi Aizpe frontoian.

Abenduaren 16an, ostirala, Elordi eta Zabaleta eta Urrutikoetxea eta Albisu bikoteen arteko partida jokatuko da Irurtzungo frontoian. 

Binakako Pilota Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da abenduarean 16an, ostirala, 22:15ean, Irurtzungo Bi Aizpe frontoian. Elordi eta Zabaleta liderrek Urrutikoetxea eta Albisu izanen dituzte aurkari. Zabaleta bere bigarren etxean, Irurtzunen, ariko da. ETB1n partida ikusteko aukera izanen da. Ondoren, Promozioko Binakako partida izanen da: Salaberria - O. Etxebarria eta Larrazabal - Ezkiroz.