Areto futbola

Xotak ezin izan zuen Tuterako taldea mendean hartu

Guaixe 2022ko abe. 21a, 11:00

Lehen Senior Mailako Xotako neskak, beste partida batean. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan laugarren direla doaz irurtzundarrak Eguberrietako oporretara 

Asteburuan Emakumezkoen Lehen senior Mailan jokatutako bederatzigarren jardunaldia ez zen Xotarendako ona izan. Talde irurtzundarrak Transportes AGR Ribera de Navarra talde tuterarra hartu zuen Atakondoan eta ongi irakurtzen jakin ez zuten partidan garaipena Erriberako taldearendako izan zen, 0 eta 2 gailendu baitziren. Irurtzunen jokoan zeuden puntuak, beraz, Tuterara joan ziren. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan Lacturale Orvina taldeak jarraitzen du lider (21 puntu). Xota laugarren da (10 puntu). Eguberrietako oporren ondoren, ilbeltzaren 7 eta 8-ko asteburuan Xotak sailkapenean bigarren den Txantrea izango du aurkari, Irurtzunen.