Maiatzean jokatuko dira La Peluso probak

Guaixe 2022ko abe. 23a, 11:17

Maiatzaren 13an, larunbata, martxa zikloturista izanen da. Maiatzaren 21ean, igandea, Tladekako Erlojupea izanen zen, baina bertan behera utzi dute.

Irurtzun Taldea Kirol Elkarteak 2023ko La Peluso txirrindularitza probak antolatzeko makineria guztia martxan du eta izena ematea 2023ko ilbeltzaren 1ean zabalik dagoela jakinarazi du La Pelusoren arima den Santi Moreno Moreno irurtzundarrak. Antolakuntzatik azaldu dutenez, maiatzaren 13an jokatuko da III. La Peluso Zikloturista Martxa. Ohi denez, txirrindulariek bi ibilbide izango dituzte aukeran, bata luzea eta bestea laburragoa.

Maiatzaren 21ean, aldiz, taldekako erlojupekoaren txanda izanen zen, baina proba bertan behera gelditu da.

2022 urtean, 1.500 txirrindularik hartu zuten parte II. La Peluso Zikloturista Martxan eta estreinezkoz antolatutako I. La Peluso taldekako erlojupekoak ere harrera polita izan zuen, hemezortzi taldek hartu baitzuten parte. Bi proba hauek segida izango dute 2023ean, eta baita La Peluso BTT Xtreme mendi txirrindularitza probak ere. 

Omenaldia
La Pelusok gaineratu duenez, aurten 1984ko Reynolds taldeko txirrindulari ohiak omenduko dituzte.