Lau musika irakasle plaza betetzeko

Guaixe 2022ko abe. 23a, 11:32
Irurtzungo musika eskola. ARTXIBOA

Trikiti, gaita, zeharkako flauta eta gitarra klasikoko espezialitateak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei segituz, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Irurtzungo Udalak musika eskolako irakasleen 4 lanpostu huts  (trikitixa, gaita, zeharkako flauta eta gitarra klasikoko espezialitateak) merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin du. Lau lanpostuak B mailakoak dira eta haiek eskuratzen dituztenek lan kontratudun finkoak izanen dira. Guztiek ere ordutegi aldakorra dute, baita euskarazko C1 eskakizuna ere. Lanpostu horietan interesa dutenek eskabideak udaletxean ilbeltzaren 3ra arte aurkez ditzakete.