Pikubestre, Irurtzungo San Silvestrea

Guaixe 2022ko abe. 23a, 10:53

Pikuxar euskal txokoak antolatutako proba abenduaren 31n, lasrunbata, izanen da, Pikuxarretik abiatuta. 

Pikubestrearen seigarren edizioa jokatuko dute aurten Irurtzungo korrikalariek. Abenduaren 31n, larunbata, Lizarra kaletik, Pikuxar elkartearen paretik, abiatuko da, 16:30etik aurrera. Haurrak izanen dira lehenengoak, eta hiru taldetan ariko dira: 6 urtera artekoak, 7 eta 11 urte artekoak eta 12 eta 15 urte artekoak. 17:00etan helduen proba hasiko da, 16 rutetik gorakoak; ibilbideak 4,2 kilometroko luzera izanen du. Izena ematea zabalik dago eta online egin behar da. Haurrek ez dute ordaindu behar eta helduek 2 euro ordaindu beharko dituzte.