Sakanako Mendizaleak Leintz Gatzagara joanen dira

Guaixe 2023ko urt. 10a, 12:25

Ilbeltzaren 15ean, igandean, 16 kilometrotako ibilbidea eginen dute mendizaleek. 

Sakanako Mendizaleek Leintz Gatzagara mendi irteera antolatu dute ilbeltzaren 15ean, igandea. 07:00etan aterako dira Irurtzundik eta Leintz Gatzagara joanen dira. Bertan hasiko dira ibilbidearekin: Dorleta ermitara joanen dira, Altxorrotx gaztelura joanen dira eta ondoren Mukatzain gailurrera igoko dira eta ibilbide zirkularra amaitzeko Deba iturburura jaitsiko dira Lehintz Gatzagan amaitzeko. Irteerarekin amaitzeko Landako Etxe Zuri jatetxean bazkalduko dute. Guztira, 16 kilometroko eta 470 metroko desnibeleko ibilbidea eginen dute. Izena emateko 609 223 681 (Miguel) telefonora deitu behar da, ilbeltzaren 12a baino lehen.