Areto futbola

Xotak ezin izan zuen Txantrea mendean hartu

Guaixe 2023ko urt. 12a, 09:32

Xota eta Txantrea. ARTXIBOA

Larunbatean Atakondoan jokatutako partida oso estua izan zen

Gabonetako geldialdiaren ondoren bueltan da Emakumezkoen Lehen Senior Maila. Larunbatean Xotako neskek Txantrea hartu zuten Irurtzungo Atakondoan, urte berria ongi hasteko prest, baina jokoan zeuden hiru puntuak ihes egin zuten. Partida oso borrokatuan, azkenean 2 eta 3 irabazi zuen Txantreak. Youssra Chafia eta Maite Medina izan ziren Xotako golegileak, baina, tamalez, ez zen nahikoa izan. 

Sailkapenean Lacturale Orvina A da liderra (27 puntu) eta Xota bosgarren da (10 puntu). Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko.