Areto futbola

Xotak beste bi trofeo gehiago ditu

Guaixe 2023ko urt. 12a, 10:30

Emakumezkoen Xota kadete taldea, trofeoarekin. XOTA

Emakumezkoen kadete taldeak eta 8 urteko Xotak Gabonetako torneo bana irabazi zuten

Xotaren emakumezkoen kadete taldeak Antsoaingo Mikel Xabier 2022 Torneoan parte hartu zuen. Finalerdietan Orvinaren kontra lehiatu ziren irurtzundarrak, eta partida lehiatuan 1 eta 2 gailendu ziren. Xotak final handian Gazte Berriak taldea izan zuen aurkari eta irurtzundarrek emaitza berdina lortu zuten, aldeko 1 eta 2, eta merezimenduz lortu zuten trofeoa. 

Bestalde, 8 urteko Xotak XXII. Gabonetako Anaitasuna Torneoan parte hartu zuen eta txapelketa bikaina egin eta gero, euren mailan, 8 urtekoen mailan, garaipena lortu zuten irurtzundarrek.