Irurtzungo Udalak gizarteratzeko edota larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak arautu ditu

Guaixe 2023ko urt. 17a, 11:11
Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Premia duten irurtzundarrendako izanen dira.

Irurtzungo Udalak ordenantza onartu du. Ekonomiaren aldetik edota gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanda, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituzten Irurtzungo pertsonak edota familiak diruz laguntzea da ordenantzaren xedea. Horretarako, diru sarien bidez babesa emateko bitartekoak sortuko dira, bateragarriak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ematen dituen programen jardun profesionalekin. Horren bidez, krisi egoeretan esku hartzen ahal da, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen. Izaera berezia izanen dute, ez baitira aldian behingoak, baizik subsidiarioak, beste prestazioekiko.

Irurtzungo Udalaren laguntza horien xedea da, alde batetik, tresna espezifiko bat eskaintzea,  arintzeko pobrezia endemikoa nahiz mementokoa jasaten dutenen egoera, bai eta beren kabuz baliatzeko gaitasun gutxi dutenena ere, tresna hori erabil dadin gainerako prestazio sozialen osagarri. Bestetik, deserrotzea edo gizarte-bazterketa eragiten edo larritzen duten egoerak arintzea. Eta, azkenik, sostengua eta baliabide profesionala izatea, Irurtzun parte den Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarteratzeko prestatzen dituen prozesuetan.