'Kepa Junkera: Berpiztu - Renacer' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 13a, 15:21

Abenduaren 22an, igandea, Fermín Aio zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Irurtzungo kultur etxean. 

Sinopsia: 2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista, 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuena urtean, munduko euskal musikari ospetsuen bihurtu eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen autodidakta, arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, errehabilitazio latza, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, arte, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna da dokumental hau.

Hizkuntza: Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa, azpitituluekin. 

Fitxa artistikoa: Dokumental; parte hartzen dute: Kepa Junkera, Ara Malikian, Santiago Auserón, Pablo Milanés, Pedro Guerra, Estrella Morente, Dulce Pontes, Joseba Tapia, Ibon Koteron.

Emanaldia: Ilbeltzaren 22an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. 

Prezioa: 3 euro, Irurtzungo kultur etxeko webgunean.