'Muak!' antzezlana Irurtzunen

Guaixe 2023ko urt. 16a, 13:16

Ilbeltzaren 29an, igandea, Kukumix antzerki talde amateurraren antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean. 

Eszena bakoitza fikziotik haratago eramango duten pertsonaiak azaltzen dira Kukumix antzerki taldeko Muak! antzezlanean. Muxuak daude lanaren erdigunean: inoiz eman gabekoak, emango direnak eta eman direnak. Kantak, barreak, dantzak eta talentua erakusten dute komedianteek. Iratxa García Úriz eta Leire Ruiz dira zuzendariak eta Montxo Marcó, Beatriz Rípodas, Elena Rodriguez, Arantza Larunbe, Iñaki Zabala eta Inma Montosa dira antzezleak; ilbeltzaren 29an, igandea, 19:00etan, emanaldia eginen dute Irurtzungo kultur etxean. Antzezlana gaztelaniaz da. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean.