Irakurle taldearen topaketa

Guaixe 2023ko urt. 16a, 13:34
Irurtzungo irakurle taldea 2021ean. ARTXIBOA

Otsailaren 1ean, asteazkena, Alberto Ladronen 'Film zaharren kluba' liburuaz ariko dira Pikuxarren. 

Irurtzungo irakurle taldea otsailaren 1ean, asteazkena, 19:00etan, Pikuxar euskal txokoan bilduko da Alberto ladronen Film zaharren kluba irakurri ondoren haren inguruan hitz egiteko. Taldearen inguruko informazio gehiago eta ale bat maileguan jasotzeko 616017990 telefonora mezu bat bidali behar da.