Udalak zerbitzu anitzetako langilea kontratatuko du

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Lehiaketa oposizioa deituko du aurtengo lehen hiruhilekoan.

Irurtzungo Udalak aurtengo lan eskaintza publikoa onartu du eta, haren bidez, plantilla organikoan hutsik dagoen zerbitzu anitzetako ofizial lanpostua lehiaketa oposizio bidez bete nahi du. Hautaketa probetarako deialdia urteko lehen hiru hilabeteetan eginen du udalak. Oposizio bidez lanpostua betetzen duen langilea funtzionarioa izanen da, lanaldi osoan ariko da eta D mailakoa izanen da. Lanpostuak euskarazko 2. eskakizuna du.