Muslariaren omenezko mus txapelketa

Guaixe 2023ko urt. 20a, 10:02

Ilbeltzaren 21ean eta 28an, larunbatak, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa jokatuko da Irurtzunen. Duela lau urte hil zen Felix Urra Mariñelarenaren omenezko txapelketa izanen da ere.

Ilbeltzaren 21ean eta 28an, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak jokatuko dira, 16:30etik aurrera, Irutzunen, 21ean Pikuxarren eta 28an Iratxo elkartean. Felix Urra Mariñelarenaren izena hartu du mus txapelketak. Urra duela lau urteko ilbeltzaren 3an hil zen eta mus txapelketaren Irurtzungo kanporaketaren antolatzailea zen eta hura gogorazteko, berak hain gogoko zuen musaren bidez herrian sortu eta Euskal Herriko Mus Txapelketari bultzada emateko haren izena jarri diote. Irurtzungo kanporaketetan izena ematen duten bikoteen araberakoa izanen da Nafarroako kanporaketara pasako direnak.

Bi egoitzetako bikote onenek otsailaren 11n, 18:30ean, jokatuko den Felix Urra Mariñelarena Sariko finala jokatuko dute, Pikuxarren. Sari oso onak egonen direla jakinarazi dute antolakuntzatik.