Felix Urra Mariñelarena mus txapelketaren finala

Guaixe 2023ko urt. 24a, 13:48

Otsailaren 11n, larunbata, Irurtzungo Mus Txapelketaren finala jokatuko dute.

Felix Urra Mariñelarena irurtzundarra Euskal Herriko Mus Txapelketaren Irurtzungo kanporaketaren antolatzailetako bat zen. Urra duela lau urteko ilbeltzaren 3an hil zen eta haren omenez Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak haren izena hartu du eta horrekin batera herriko mus txapelketa antolatu dute ere. Kanporaketak ilbeltzaren 21ean eta 28an izan dira, Pikuxarren eta Iratxon, eta otsailaren 11n, 18:30ean, Pikuxarren, Felix Urra Mariñelarena mus txapelketaren final handia jokatuko da.

Pikuxarreko kanporaketan Maestre anaiak eta Patrizia Balda eta Amaia Maudui bikoteak lortu zuten finalerako txartela. Iratxon Txiki Iriarte eta Manolo Moreno eta Josu Alegre eta Eduardo Murugarren sailkatu ziren finalera.