Energiaren merkatua ulertzeko hitzaldia

Guaixe 2023ko urt. 24a, 14:41

Ilbeltzaren 26an, osteguna, Argindarra eta gasaren kontsumoaren inguruko solasaldia izanen da Irurtzunen.

Nafarroako Gobernuak antolatuta, besteak beste, Cederna Garalur eta Sakanako Garapen Agentziaren laguntzarekin, Conoce el mercado energético: Consumo de luz y gas en los hogares / Ezagutu energiaren merkatua: Argindarraren eta gasaren kontsumoa etxeetan deitutako hitzaldia izanen da ilbeltzaren 26an, osteguna, 18:00etan, Irurtzungo udaletxean. Nafarroako Gonberuak telefono bidezko arreta zerbitzu bat eskaintzen du energiaren kontratazioari eta fakturazioari buruzko kontsultetarako: 848 42 70 32.