Pikuxar berriaren ibilbidea biltzen duen dokumentala

Guaixe 2023ko urt. 24a, 19:16
Pikuxar berriko zaharberritze lanak 2021. urtearen hasieran. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 29an, igandea, Pikuxar Dokumentalaren emanaldia izanen da euskal txokoan.

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan, bereziki 2017an erdigunean egoitza berria erosi eta zaharberritzea erabaki zutenetik, txoko berria ireki arteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala mustuko dute ilbeltzaren 29an, igandea, 18:00etan, Pikuxarreko ganbaran. Ikus-entzunezkoan azken urteetako aldaketak kudeatzen aritu diren bazkideei egindako elkarrizketak agertuko dira, eta istorioaren narrazioarekin batera, zaharberritze lantan grabatutako irudiak ikusiko dira ere.