Bigarren mailako areto futboleko liderra, Peñiscola, izango du aurkari Osasuna Magna Xotak Errege Kopako final zortzirenetan. Partida gaur jokatuko da, asteazkena, 20:00etan, Peñiscolan.
Peñiscola arerio gogorra da, Lehen Mailara igotzeko hautagai sendoa eta aurtengo ligan partidarik ez duena galdu. Osasuna Magna Xotaren nahia, jakina, Errege Kopan aurrera egitea da, baina euren helburu nagusia zein den ahaztu gabe: Lehen Mailari eustea.