Areto futbola

Xotak ez zuen abantaila ongi kudeatu

Guaixe 2023ko urt. 26a, 12:35

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan Xotari azken unean egin zion ihes garaipenak

Osasuna Magna Xotak Mendialdea A taldea izan zuen aurkai Emakumezkoen Lehen Senior Mailako hamaikagarren jardunaldian. Oso ongi hasi ziren irurtzundarrak, Youssra Chafiak sartutako bi golei esker 1 eta 2 aurreratu baitzen 16. minuturako. Baina irurtzundarrek ez zuten partida behar bezala itxi eta hori izan zen euren madarikazioa, Mendialdea A taldeak 28. minutuan bina berdindu zuelako eta azken unean garaipenaren gola sartu zuelako. 3 eta 2 galduta itzuli ziren irurtzundarrak, puntuak alferrik galtzen utzi zituztenaren sentsazioarekin. 

Sailkapenean Lacturale Orvina da liderra (28 puntu), Mendialdea A taldearen aurretik (21 puntu). Xota zortzigarren da (10 puntu). Igandean Xotak Lacturala Orvina liderra hartuko du Atakondoan, 12:30ean.