Orritz dantza taldeak hirugarren urtez inauteri mozorro kalejira antolatu zuen larunbatez. Jendea parte hartzera animatzeko eta ikuskizuna aberasteko asmoz segizioan ezkontza bat irudikatzea otu zitzaien. Ezkonberriek herria gurdi gainean zeharkatu zuten, haiekin batera ezkonsaria eramaten zuten. Atzetik ezkontzako segizioa zuten. Haietaz aparte mozorro eta musikari ugarik osatu zuten ihote segizioa.