Duela 25 urte...

Xota txapeldun

Guaixe 2023ko martxoaren 28a

Denboraldi bikaina egiten ari ziren irurtzundarrak

Areto futboleko zilarrezko mailako kopa txapelketa Bartzelonan jokatu zuten lau taldek. Final erdietan MRA Carsal Xotak faborito zen Cartagenako Minguez Sanz taldea 13-4 hartu zuen mendean. Hurrengo eguneko finalean Mostoles taldearen kontra neurtu ziren irurtzundarrak eta berdeek 5-4 irabaztea lortu zuten. Irurtzungo taldeak bere historiako aurreneko titulua eskuratu zuen. Gainera, Bizente Albizu irurtzundarrak jokalari onenaren saria eskuratu zuen.