Mus txapelketako finalak zehaztuta

Guaixe 2023ko urt. 31a, 13:04
Felix Urra MariƱelarena Mus Sariketarako azken bi bikote finalistak. UTZITAKOA

Pikuxar euskal txokoan eta Iratxo elkartean jokatutako kanporaketetako bina bikote finalistak neurtuko dira.

Euskal Herriko Mus Txapelketako Irurtzungo bigarren eta azken kanporaketa Iratxo elkartean jokatu zen larunbatean. Kartekin 14 bikote neurtu ziren eta garaipena Txiki Iriartek eta Manolo Morenok eskuratu zuten, finalean Josu Alegre eta Eduardo Murugarreni irabazi ondoren.   Jokatutako bi kanporaketak Felix Urra Mariñelarena Mus Sariketarako baliagarriak ziren eta kanporaketa bakoitzeko finalistak sailkatu final handirako. 

Aipatutako bi bikoteez aparte, Pikuxar euskal txokoan jokatutako kanporaketan finalerako sailkatzea lortu zuten Maestre anaiak eta Patrizia Balda eta Amaia Maiduit bikoteak. Lauren artean erabakiko da zeinek janzten duen Felix Urra Mariñelarena Mus Sariketarako txapela. Final handia  Pikuxar euskal txokoan otsailaren 11n, 18:30ean, jokatuko da.