Otsailaren 11n, larunbata, 21:00etatik aurrera, euskal kantu tradizionalez musikatutako afaria eginen dute Irurtzungo Pikuxarren. Bankako Menditarrakek jarriko dute musika eta menua entsalada, salda, barazki enpanada, txerri saiheskia eta postrerako goxu izanen da, kafea eta kopa barne. Ekimen handia izanen da kantu afaria; sarrera guztiak agortu dira.