Areto futbola

Xotaren estropezua

Guaixe 2023ko ots. 9a, 12:20

Emakumeen Lehen Senior mailako hamahirugarren jardunaldian irurtzundarrek ez zuten punturik bildu

Emakumeen Lehen Senior mailan Xota ez zen fin ibili eta Erriberrin 2 eta 0 galdu zuen Olite taldearen kontra. Porrotak sailkapenean eragina izan du, Xota zortzigarren delako (10 puntu), Orvina A liderrarengatik 21 puntura (31 puntu). Hamalaugarren jardunaldia libre du Xotak, atseden jardunaldia baitu.