SOS Nafarroak jakinarazi duenez, Biaizpen ez gora ez behera gelditu ziren bi eskalatzaileren deia jaso zuten atzo arratsaldean. Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldeko kideak joan ziren eta bi eskalatzaileak paretatik atera zituzten. Bi eskalatzaileak onik zeuden eta ez zuten osasun arretaren beharrik izan.