Miren Agur Meabe idazlearekin solasaldia

Guaixe 2023ko otsailaren 24a

Martxoaren 2an, osteguna, 'Kristalezko begi bat' liburuaren inguruko hitzaldia izanen da, Pikuxarren.

Martxoaren 8aren, Emakumearen Egunaren harira, martxoaren 2an, osteguna, 19:00etan, Miren Agur Meabe idazlearen Kristalezko begi bat liburuaren inguruko solasaldia izanen da, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. Ekimena Pikuxarrek eta Aizpeak antolatu dute, eta Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun zerbitzuaren martxoaren 8ko egitarauaren barn sartzen da ere.