Perséfone antzinate klasikoko mito bat da eta martxoaren 1ean, asteazkena, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian, mitoaren atzean dagoenaren inguruko solasaldia eginen dute: Los hijos de Perséfone. Ana Berrade Adot berdintasun teknikariak eta aktoreak eta Miguel Goikoetxandia idazleak eta Perséfone antzezlanaren zuzendariak izanen dira hitzaldiaren gidariak. Solasaldia eta eztabaida martxoaren 5ean, igandean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean emanen duten Perséfone antzezlanaren aurretiko jarduera da.
'Los hijos de Perséfone' solasaldia
Ikuspegi mitikotik abiatuta literatura klasikoan abusauri ematen zitzaion tratua azaltzeko eta, egungo errealitatera itzulita, abusuari lotutako hainbat gai sakon arteztuko dituzte.
Hizlariak:
- Ana Berrade Adot berdintasun teknikaria eta aktorea.
- Miguel Goikoetxandia idazlea eta Perséfone antzezlanaren zuzendaria.
Saioa: Martxoak 1, asteazkena, 18:00etan, Irurtzungo liburutegian.
Prezioa: doan.
'Perséfone' antzelzana
Sinopsia: greziar zaharrean Perséfone izenak heriotza damarana esan nahi du. Heriotzaren munduko eta hildakoen sekretuen jainkosa da. Bizitza normal bat zeraman Hadesek bahitu zuen arte. Antzezlana drama ilun bat da non infernura jaitsiera ikusten da, biolentzia, abusu, justuzia eta mendekuaren bidez.
Fitxa artistikoa:
- Egilea eta zuzendaria: Miguel Goikoetxandia.
- Aktoreak: Marta Juaniz, Ana Berrade, David Larrea, Miguel Goikoetxandia.
- Koreografia: Arantxa Villanueva.
- Argiteria, soinua, eszenografia eta jantziteria: Ion Martinkorena.
Emanaldia: Martxoak 5, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.
Prezioa: 6 euro; Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean.