Areto futbola

Canterak Xota egurtu zuen

Guaixe 2023ko mar. 2a, 12:23

Cascantetik punturik gabe itzuli ziren irurtzundarrak

Asteburuan Emakumeen Lehen Senior Mailako Areto Futbol Txapelketako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Cascanten jokatu zuen Xotak, Cantera taldearen kontra. Partida oso gogorra izan zen, baina hiru puntuak Cascanten geratu ziren, 7 eta 3 gailendu baitziren Erriberakoak. 
Hasieran parez pare ibili ziren bi taldeak, Cantera bitan aurreratu zelako eta Youssra Chafiak eta Yolanda Martilek Xotak bina berdintzea lortu zutelako, baina partidak aurrera jarraitu ahala Canterak hartu zuen agintea. Irune Goikoak Xotaren hirugarrena egin zuen, eta 5 eta 3 hurbildu ziren markagailuan, baina Canteraren azken bi golek partida erabakita utzi zuten, 7 eta 3. 

Sailkapenean Lacturale Orvinak jarraitzen du lider (40 puntu). Xota zortzigarren da (10 puntu). Marsuaren 4an, larunbata, Xotak arerio zuzena hartuko du, bederatzigarren sailkatuta dagoen Azkoien. Partida Atakondoan jokatuko da, 11:15ean.